Ikus - elementuak, argazkigintza gaiaren barnean landu dugun 2010 - 2011 ikasturteko 1. ikas unitatea da. Ikas unitate honek argazkigintzaren oinarrizko elementuen ezagutza lortzea du helburu, eta horretarako, guretzako hain ezagunak diren ikus - elementuak; lerroak, formak eta koloreak hartu ditugu irudigai bezala.

Gure ingurunea behatuz eta aztertuz, errepide, hezi, eskailera, eraikin, kutxatila, seinale eta abarretan ikus - elementu askoren ereduak aurkitu ditugu: lerro zuzen zein kurbatuak, forma karratu zein zirkularrak eta kolore hotzak zein beroak.

Irudien bitartez mezu eta efektu konkretuak adierazteko asmoz; mugimendua, norabidea, kontrastea, armonia etab., inguruneko elementu hauen argazkiak egiterakoan koadratzea, fokatzea eta ikus puntua era egokian erabili behar izan ditugu. Argazkiak egiterakoan jarraitu behar izan dugun baldintza bakarra formatua izan da, kasu honetan bertikala. Irudia egiteko beste baliabideak, ikus - elementuak eta konposaketa alegia, egileak egokitu behar izan ditu mezu eta efektuaren arabera. Ikasleak aukeratutako argazki bat egiteko jarraitutako urrats guztiak; mezua eta efektua, irudiaren baliabideak, argazkigintzaren ezaugarriak etab. azalpen idatzi baten bitartez eman ditu.

Argazkiak Picture Manager programa erabiliz editatu egin ditugu, alde batetik argazkiak 3 x 4 proportziora egokitzeko, eta bestetik, koloreen argitasuna edota kontrastea aldatzeko, beti ere irudiak adierazi behar duen efektua lortzeko asmoz.

Ikasleek ikas unitate honetan Ikasten ikasteko, Hizkuntza - komunikaziorako, Giza eta arte - kulturarako eta Norberaren autonomia eta ekimenerako konpetentziak landu dituzte. Argazki kamera eta ordenagailuaren erabilera dela eta, Teknologia digitala erabiltzeko konpetentzia ere landuko dute.

Ondorengo argazkietan gure ingurunean aurki ditzakegun ikus elementuen eredu batzuk ditugu. Argazkiak Lauron, Bilbon, Getxon eta Cantabrian egindakoak dira.

ikus-elementuak_jonan9.JPG
ikus-elementuak_jonan13.JPG
ikus-elementuak_jonan11.JPG
ikus-elementuak_jonan12.JPG
ikus-elementuak_jonan8.JPG
ikus-elementuak_jonan4.JPG
ikus-elementuak_jonan2.JPG
ikus-elementuak_jonan1.JPG
ikus-elementuak_jonan3.JPG
ikus-elementuak_jonan5.JPG

Goiko argazkietan argi ikus daiteke zein den irudi bakoitzak adierazten duen mezua edo efektua.

Ariketa honetan antolatutako erakusketa ikusteko hemen klikatu.