SARRERA - ONGI ETORRIA

Ongi etorria plastikairekia wikira !!! Lauro Ikastolako DBHko 4. mailako Plastika arloko wikia duzu hau. Wiki honetan Plastikaren eta Ikusizkoen Hezkuntza arloan lantzen ditugun hainbat gai aurkituko duzu: edukiak, testuak, irudiak, ikasle eta irakasleek egindako lanak, artista eta idazle desberdinen biografiak, lanak eta erreferentziak, eta beste hainbat gauza gehiago.

Zeuk ere zeure ekarpenak egin ditzakezu: irudiak (marrazki, margo, argazkiak eta abar) eta testuak (iruzkinak, poemak, entsaioak eta abar) edota gai desberdinei buruz dituzun iritziak adibidez. Era honetan, wiki hau denon artean osatuko dugu eta denok zerbait berria ikasteko aukera izango dugu. Zure ekarpenak egiteko Plastika arloko irakasleekin harremanetan jar zaitez.

Orriaren ezkerreko zutabean duzun aurkibidean, Nabigazioa delakoan, wikian agertzen diren gai desberdinak biltzen dira. Bertan, interesatzen zaizun atalean klikatu eta orri hori aurkituko duzu: ikasleen lanen erakusketak, Plastika eta Lengua arloetako edukiak eta abar.

Espero dut plastikairekia wikia Plastika arloko edukiak ikasteko, zure zalantzak argitzeko eta gai hauei buruz dituzun interesak argitzeko baliagarria izatea, eta batez ere, zure gustukoa izatea.

2015 - 2016 ikasturtean lanean hasi gara ipuin berri bat argitaratzeko. Laster izango dituzue albisteak. Bitartean, Sweet Fanta Diallo performance - errituala prestatzen ari gara, Boli Kostako Alpha Blondyren abestian oinarrituta.
2015-2016_GORA_BOLI_KOSTA!!!.jpg
2015-2016_plastika4taldea_ikurra_3.JPG
2015-2016_Afrika_eskuekin_margotuta.jpg




Sweet Fanta Diallo performancean sortutako irudia hemen duzu ikusgai. Neurri handian ikusteko irudiaren gainean klikatu. Performancean aurkeztu genuena eta irudiaren esanahia irakurri eta ulertu nahi baduzu hemen klikatu.

2015-2016_plastika4_ORTZADARRA_ESKUEKIN.PNG

Hona hemen 2015 - 2016 ikasturtean egin dugun ipuina, Azkenean, kideen laguntzarekin... plastika4 taldearen azkena:



Bideo bertsioa ere egin dugu !!!



2016ko ekainaren 6an Iñigo Urkullu lehendakariaren bisita izan genuen plastika4 taldekoek. Ikasturte honetako proiektu nagusia azaldu genion, Azkenean, kideen laguntzarekin... ipuina. Bisitaldiaren bukaeran ipuinaren bideoa erakutsi genion.

2015-2016_Lehendakaria_plastika4taldearekin.jpg

2014 - 2015 ikasturtearen bukaeran Elkarrekin hobe !!! ipuina argitaratu genuen. Ipuinaren bertsio digitala ikusi nahi baduzu hemen klikatu.

Hona hemen plastika4 taldearen 2014 - 2015 ikasturteko azken lana, LAU URTAROAK. Sprayarekin eta forma geometriko sinpleetako plantillak erabiliz Ikastolako ate baten gainean egin dugu irudia. Ekintza honen bitartez ate zaharra artelana bilakatu dugu !!!

2014-2015_LAU_URTAROAK_plastika4taldea.JPG

ICOT 2015ean egon ginen !!!
ICOT2015_logoa.png
2014 - 2015 ikasturtean Argazkigintza gaia lantzeko, Bloomen Taxonomia Gainbegiratuan oinarritu ginen. Taxonomia hau lantzeko modua ICOT 2015ean, International Conference on Thinking, aurkeztu nuen. Eskerrik asko plastika4 taldeko partaide guztiei !!! Zuek izan zarete hau guztia egin duzuenak !!! GORA PLASTIKA !!! Aurkezpena behean duzu:


Argazkigintzan landutako hirugarren proiektuko hainbat argazki erakusteko flickr orri bat sortu dugu. Gure lanak ikusi nahi badituzu beheko irudiaren gainean klikatu:

flickr_irudia_wikirako.JPG

flickr orri honetan lehenengo proiektuko argazkiak eta oraindik aurrera egingo ditugunak erakutsiko ditugu. Ekimen honek ez du denboran zehar mugarik izan nahi, hau da, argazkiak egiten eta egiten eta Interneten erakusten eta erakusten jarraitu nahi dugu. Flickr orria sortu eta gero, plastika4 taldean ondokoa erabaki genuen: Ikastolako partaide guztiak (edozein etapatako ikasle, irakasle, langile, guraso eta abar) gure flickr orrian parte hartzera animatzea.

Argazkiak jasotzeko flickr orriko posta elektroniko helbidea erabiliko dugu: plastika4@yahoo.es

Argazki erakusketa permanente honen kudeatzaileak plastika4 taldekoak izango gara, beraz, norbaitek bere argazkiak bidaltzen dituenean, argazkiok plastika4 taldekoek ikusi eta aztertuko ditugu eta flickr orrian argitaratzeko erabakia gurea izango da. Ekimen honen bitartez, Ikastolako partaide desberdinek plastika4 taldeko ikasleen ikasketa prozesuan eragina izango duzue eta hori guretzat oso positiboa da !!! Eskerrik asko !!!

Argazkiak bidaltzerakoan ondoko baldintzak bete behar dira:
  • Argazkiaren izenburua jartzea.
  • Egilearen izen – abizena adieraztea.
  • Argazkiaren kalitatea megapixel batekoa gutxienez izatea.

Animatu eta parte hartu !!!

plastika4 taldea

Jonan, Plastikako irakaslea