Ilustrazioa literatura lanak apaintzeko erabili ohi da, eta ilustrazioak egiteko erabili ohi den teknika grabatua edo teknika grafikoak dira. Hau dela eta, gai hauei buruzko Power Point aurkezpen bi dituzu ondoren:
  1. Ilustrazioari buruzkoa: literatura, musika edo informaziorako ilustrazioen ezaugarriak eta ereduak erakusten dizkigu aurkezpen honek.
  2. Teknika grafikoei buruzkoa: teknika grafiko desberdinak eta hauen ezaugarriak eta ereduak erakusten dira aurkezpen honetan. Teknika hauen artean linograbatua era sakonagoan aztertzen da, teknika hau izango baita Ikastolan erabiliko duguna.

Ikusi eta ikasi !!!





Hurrengo bideoklipa egiteko, formak eta hondoen arteko kontrasteak erabili dira ikus baliabide bezala. Ikusizko teknika honen bitartez, figurek hondoen aurrean destakatzen dute, irudiaren ikus - pisua figuretan egonik gehienetan.


Gai honen inguruan egindako lanak ikusteko jo ezazu Ikasle eta irakasleen lanak orrira. Bertan, lanok ikasturteka sailkatuta dituzu.