Artearen Historian zehar giza irudiaren adierazpenak garapen desberdina izan du. Ikasgai honetan, garapen hori aztertu eta azaltzen da, Historiaurretik gaur egun arte. Giza irudiaren kanona eta arte joera desberdinetan giza irudiak izan dituen adierazpen mota desberdinak azaldu eta aztertuko ditugu.

XIX. mendearen bukaeran, argazkigintzaren asmakizunak aldaketa izugarria eragin zuen irudiaren munduan, eta honek giza irudiaren adierazpenean ere eragin zuen.

Argazkigintza asmatu baino lehen, erretratuak egiteko, marrazkia, pintura edo eskultura ziren baliabide bakarra. Argazkigintzaren asmakizunareki, artistak irudi berri eta desberdinak sortzen hasi ziren. XIX. mendearen bukaerako gizarteak ez zituen irudi berri hauek ulertzen, eta askotan, onartezinak kontsideratu zituen, baina artistek euren lanarekin aurrera jarraitu zuten.

Hurrengo aurkezpenean giza irudiaren adierazpenari buruzko azalpenak dituzu.

Ikusi eta ikasi !!!