Plastika arloan ilustrazioari buruzko edukiak azaldu ondoren, eta Lengua arloko ahozko saioetarako egokitutako ipuinak oinarri bezala hartuz, irudiak egin dituzte ikasleek. Era honetan, Plastika arloko ikasleek Lengua arloan egindako egokitzapen lana irudien bitartez jarraitu dute. Lanaren gaia Errealismo Literarioko idazleen ipuinak izan dira, hala nola, Guy de Maupassant edo Antón Chéjov adibidez.

Ikasleek ipuinaren mezua irudiaren bitartez ere adieraztea izan du helburu bezala. Era honetan lanen ikusleak mezua bi eratar jasoko dute: testua eta irudiaren bitartez. Ikasleak bi hizkuntzak erabili behar izan ditu komunikazio eta adierazpen baliabide bezala bere lana burutzeko. Ilustrazioak koloretako arkatzen bitartez landu behar izan ditu ikasleak. Ilustrazioan egin ohi den bezala, irudiko elementuak kolore saturatuen bitartez adierazi behar izan ditu ikasleak.

Ikasleek ariketa honen bitartez Ikasten ikasteko, Hizkuntza - komunikaziorako, Giza eta arte - kulturarako eta Norberaren autonomia eta ekimenerako konpetentziak landu dituzte.

Ikasleek ariketa honetan egin dituzten lanak ikusteko, hemen klikatu.