Gaur egun, argazkigintza digitalari esker batez ere, argazkiak egitea guztion esku dago. Edonork du eskura argazki kamera eta ordenagailu bat teknika honen bitartez irudiak egiteko. Baina, ezagutzen al ditugu argazkigintzaren kodeak ? Zeintzuk dira argazkigintzaren baliabideak eta nola erabili irudien bitartez gure mezuak era egokian adieratzeko ? Eduki hauek azaltzen dituen Power Point aurkezpen bat duzu hementxe. Azaltzen diren ezaugarri eta baliabideak kontuan izan eta era egokian aplikatzen badituzu, zure hurrengo argazkiak hobeak izango dira, eta ziur aski, argazkien bitartez azaldu edo adierazi nahi duzun mezua hobeto ulertu eta bereganatuko dute zure argazkien ikusleek.

Ikusi eta ikasi !!!


2014 - 2015 ikasturtean, ikasleek aurkezpen bat sortu dute KOADRATZEA eta HERENEN EGITURA azaltzeko. Aurkezpenean, argazkien konposaketak egiteko bi baliabide hauek nola erabili azaltzen dute.

Ikusi eta ikasi !!!


Hona hemen naturan eta gure ingurunean ditugun ikus - elementuei buruzko bideo bat. del punto a lĂ­nea sin pasar por el plano bideo lan honetan, zuri beltzezko argazkiekin hainbat elementu desberdinen irudiak erakusten dira:




MWM Graphics webgunean, Matt W. Moore artistak bere irudi, diseinu, horma irudi, argazki eta hainbat irudi erakusten digu. Sar zaitez eta gozatu artista honen lanarekin !!!

MWM_XYZ_Mural_11_0.jpg

Hona hemen argazkiak on line editatzeko programa bat: pixlr. Webgunea zabaldu ondoren, ordenagailuan duzun edozein irudi; argazki, marrazki eta bestelakoak, editatu ahal izango dituzu eta ordenagailuan bertan gorde egindako aldaketekin.
pixlr_eredua.jpg

Beheko bideoan Chema Madoz argazkilariari buruzko bideo dokumental bat dugu. Bertan bere argazki lana eta ibilbide artistikoa aztertzen da.



Chema Madozi buruzko dokumentala ikusi ondoren, bere lanari buruzko ideiak ormairudi batean idatzi ditugu Brainstorming teknika erabiliz, talde bakoitzak bere ideiak azaldu ditu eta hauxe da denon artean osatu duguna. Irudia neurri handiagoan ikusteko gainean klikatu.
ChemaMadoz_IDEIAK.JPG