SARRERA
Andrew Warhola, Andy Warhol bezala ezagutua, 1928ko abuztuaren 6an jaio zen Pittsburgen, Pennsylvanian. Pop Arteko artistarik ezagunena izan zen. Bere hasierako lanak aldizkari eta publizitateko ilustratzaile bezala egin zituen. Gerora, Pop Art estiloa ezagutzera eman zenean, bere lana oso preziatua egin zen eta mundu osoan ezaguna egin zen. Bere lagun multzoa New Yorkeko bohemioak, intelektualak, Hollywoodeko artista famatuak eta aristokrata aberatsenak ziren.
1987ko otsailaren 22an hil zen, bihotzeko baten ondorengo ebakuntza baten ondorioz. XX. mendeko artista eraginkorrenetakoa bezala dago kontsideratuta.
1. POP ART: eguneroko irudien erabilera

Pop Artea (arte popularra edo herriko artea) Estatu Batuetan sortu zen 1955 urtearen inguruan. Pop Artearen protagonista amerikarren bizitza estiloaren errealitatea da. Publizitatea eta kontsumo gizartearen presentzia nabaria da arte estilo honetan: komiki eta iragarkien hizkuntza erabili zen gehienbat. Artistek eguneroko objektu eta irudiak euren testuingurutik atera eta arte merkatuan erakusten zituzten.
Andy Warholek publizitate mundutik hartu zituen Coca Cola, Elvis Presley edota Marilyn Monroeren irudiak bere koadroak egiteko. Roy Lichtenstein mass – media edo giza komunikabideetan interesaturik zegoen, komikiak, publizitate kartelak eta egunkariak esaterako. Era honetan, bizitza mekanikoa adierazten zuten komunikabideen metodoak erabiliz, artistak banakakoaren izaera ukatzen zuen.
Pop Artea landu zuten artistek, komunikabideek erabiltzen zituzten sistema berdinak erabili zituzten: serigrafia, inprimatzeko teknikak, argazkigintza, pintura industrialak etab.

2. Andy Warholen bizitza eta bere lanaren garapena

60garren hamarkadan Warhol Estatu Batuetako produktu famatuak pintatzen hasi zen, hala nola, Campbell zopa latak eta Coca Cola botilak. Garai horretako pertsonaia famatuen erretratuak egiten hasi zen baita: Marilyn Monroe, Elvis Presley, Jacqueline Kennedy eta beste batzuk.
Warholek erabili zuen teknika serigrafia izan zen. Teknika honek bere irudien nahi adina kopia egiteko aukera eman zion. Serigrafiaren bitartez, seriean egiten ziren produktuak adierazteaz gain, bere artelanak ere seriean egiteko aukera zuen. Irudiak egiteko era honek artearen munduan iraultza bat suposatu zuen. Warholek makina bat bezala jokatu nahi zuen.
1968. urtean emakume batek sei tiro jo zizkion Warholi bularrean. Sei ordutako ebakuntza baten ondoren Warhol bizirik irten zen ospitaletik., baina gertaera honek bere bizitzan eragin handia izan zuen.
70 urteen hamarkadan bere lagunak ziren eta Studio 54 diskotekako ohiko bezeroak zirenen erretratuak egin zituen: Mick Jagger, Carolina Herrera, Liza Minelli eta Elizabeth Taylor besteak beste. 80garren hamarkadan bere lanak ezagunak egiten dira mundu osoan zehar eta artista bezala kontsideratua da.