DBH 4. mailako Plastika arloan, TypeiArt eta morisawa webguneak erabiliz, hainbat irudi egin dugu eta hori izan da 2012ko Ikastolako Kultura Astean erakutsi duguna. Erakusketa hori aprobetxatuz, irudi digitalak egiteko jarduerak antolatu ditugu, eta bertan, etapa desberdinetako ikasle taldeek parte hartu dute: LH 4.C, LH 5.B, LH 5.C eta DBH 1.C.

Jarduera era honetan burutu dugu:

DBH 4. mailako Plastika arloko ikasleek, taldeka antolatuta, talde bisitariari erakusketako irudiak erakutsi eta irudiak egiteko modua azaldu dizkio. Ondoren, ikasleek talde bisitaria informatika gelara lagundu zuen, eta bertan, TypeisArt eta Morisawa webguneen bitartez irudiak egiten lagundu zieten ikasle bisitariei. Bisitariek irudiak TypeisArt eta Morisawa webguneetan gordetzeaz gain, ikasleek irudien pantailaren kaptura egin zuten eta irudiak jpg formatuan euren karpeta pertsonaletan datu egokiekin gorde zituzten.
Bisitariek egindako irudien aukeraketa bat egin ondoren, erakusketa hau osatu egin dugu.

Jardueran parte hartu duten ikasle eta irakasleen iritziak oso positiboak izan dira. DBH 4. mailako ikasleek beste etapa desberdinetako ikasleei irudien erakusketa eta irudi hauek egiteko teknika digitalak oso era onean azaldu dizkiete. Hau dela eta, ikasle bisitariek egin dituzten irudiak bikainak izan dira. Gure ikasle nagusiak ikasle gaztetxoen irakasle bilakatu dira, eta primeran egin dute !!!
KulturAstea_2012_1.JPG
KulturAstea_2012_2.JPG
KulturAstea_2012_3.JPG
KulturAstea_2012_4.JPG
KulturAstea_2012_5.JPG
KulturAstea_2012_6.JPG
KulturAstea_2012_7.JPG
KulturAstea_2012_8.JPG
KulturAstea_2012_9.JPG
Lanen erakusketen aurkibidera bueltatu.